NOLAKOAK DIRA AZTERKETAK
IVAPeko azterketa:
100 hitzeko e-maila
Ikus. www.ivap.euskadi.net
HABEko azterketa:
150 hitzeko e-maila
Ikus. www.ikasbil.net
ZENBAIT GAI-PRPOSAMEN
Sarean topatu ahal dituzun azterketa-eredu guztiak erabili badituzu, hona hemen zenbait gai-iradokizun C1en eskatzen diguten "abstrakzioa" lantzeko.
1- Eskaiozu laneko arduradunari ostiralean jai, Murtzian duzun ezkontzara joan ahal izateko.
2- Hozkailua erosi eta ez dabil ondo. Kontsumitzaileen Bulegoan eskaera aurkeztu.
3-Oporretan ezagutu duzun lagun berriari, iraileko edota ikasturte hasierako nondik-norakoak berri eman e-mail baten bidez.
4-Zure umea igeriketa-ikastaro bat egiteko apuntatu zenuen. Baina hasteko astebete falta denean, ezingo duela egin konturatu zara. Idatzi Kirol Patronatuko zuzendariari ikastaroa ez egiteko arrazoiak azaltzeko eta eskatu matrikula-dirua itzultzeko.
5-Opor-egun batzuk eskatu dituzu lantokian, baina orain konturatu zara, zure etxekoekin batera bidaia bat egiteko, hobe duzula egun horiek geroago hartzea.
Idatziozu arduradunari zure asmoa azaltzeko eta eskaera egin egunak aldatzeko.
6-Aspaldi honetan berandu iristen zara lanera. Horren arrazoia da autoa aparkatzen denbora luzea galtzen duzula.
Idatzi arduradunari egoera zein den azaltzeko eta arazo hori konpontzeko eskaera egin.
7-Txandaka lan egiten duzu. Etxeko lanengatik egun batzuetako txandak aldatu nahi dituzu. Idatzi zerbitzuburuari arrazoiak zein diren azaltzeko eta egin eskaera.
Idazlanak Zuzenketak